XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. KATTALIN - Larri ibili. Orain artean herri triste hortan bizi baldin baziren, Madrileko etxe-bizitza baten errenta ezin paga zezaketelako zen. Eta dema eginen nuke, orain atera dizkizuten hogei mila errealak eta aurki aterako dizkizuten gainerako guztiak, ez dituztela zorrak ordaintzeko, Madrilen etxe-bizitza itxurazko bat hartzeko (alkilatzeko) baizik.

Baina egun gutxitako kontua izanen dela, eta jaso bezain laster ordainduko omen didate.

A. KATTALIN - Espero dituztenak inoiz jasotzekotan! Lehenengo hogei milak eman baldin badituzu, emanak daude; baina, ez dezazula itxoin (itxedon) berriz ikusterik. Galetsi ditzagun, beraz.

PAULO - Aurreneko eskea zen eta ezin uka; baina, berriz eskatzen badidate, adituko dituzte berenak eta asto beltzarenak.

A. KATTALIN (Ironeiaz). Engainatuko zaituzte berriz ere, koidatu (gizagaiso) hori! Horien koipe eta losintxak zeuk uste baino lehenago samurtuko zaituzte. Bigunegia zara, senartxo, ezetza emateko.

PAULO - Galtzairua bezain gogor bihurtuko naiz, bada. Uste okerretan dabiltza koipelustreok nerekin. Ez didate berriz ziririk sartuko (iruzurrik egingo).

A. KATTALIN - Non edo non urre minaren bat topatu dute bada. Duela (orain) egun batzuk entzun nuen esaten, Madrilera joan behar dutela bizitzera, eta hori ez da dirurik gabe egiten. Honez gero (honezkero, dagoeneko) pentsatuta edukiko dute nongo errapeari eragin.

PAULO - Gureari ez behintzat!

PAULO - (Amorrazita). Arrano, arranoa! Ez didate ba neri gehiago sosik aterako. Ez dakite ondotxo norekin ari diren. Ez dakite ondotxo norekin ari diren.